Suomi-neito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Finlandia 1920. urtean.

Suomi-neito (euskaraz: Finlandiar Birjina) Finlandiaren emakumezko pertsonifikazioa eta irudi nazionala da. XVIII. mendean agertu zen lehen aldiz, herrialdea Suediar Inperioaren barnean zegoen aldian, eta Aura izena eman zitzaion Aurajoki ibaiarengatik. Garai hartako poetek, Suediako Svearen (Suediako emakumezko pertsonifikazioa) alabatzat jo zuten eta urteen poderioz garrantzitsuagoa bihurtzen joan zen.

Suomi-neito.

XIX. mendeko Errusiar Inperioaren aurkako independentzia gerran, Finlandiar nazionalismo hasiberriaren artean izena eta itxura hartu zuen; izan ere, hainbat urte ahaztuta egon ostean berpiztu egin zen, oraingoan bateratuagoa agertzen zen herrialde berri batean egonkortzeko asmoz [1].

Margolanetan, XVIII. mendeko ohiko Finlandiar emakume gazte bat aurkezten digute: ilehoria, begi urdinekoa eta herrialdeko jantzi tradizionalak soinean dituela. Margolan ugari egin dira pertsonaia Errusiako arranotik babesten, nazionalismoaren inspirazio.

Irudimenaren laguntzaz gainera, emakume baten irudia antzeman daiteke Finlandia begiratua. Inari eta Utsjoki udalerriek burua osatuko lukete, Enontekiök eta antzinako Petsamo lurraldeak besoak eta Turku eta hegoaldeko udalerriek, aldiz, soinekoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]