Super Bowl XLVII

Wikipedia, Entziklopedia askea

Super Bowl XLVII futbol amerikarreko Super Bowlaren 47. edizioa eta National Football Leagueko aro modernoko urteroko txapelketaren 43. partida. NFLko 2012ko denboraldiko azken partida izan zen.

Edizio honetan lehen aldiz bi entrenatzaile, Harbaugh anaiak, aritu ziren elkarren aurka Super Igande baten, John, Ravens taldekoa eta Jim, 49ers taldekoa. Prentsak Harbaugh Bowl deitu zuen. Harbaugh anaiak jada, aurretik, jokoan, 2011ko Esker emate egunean elkarren aurka aritu ziren arren, Baltimore Ravensek 16-6 irabaziz San Francisco 49ersi.

Sekula galdu ez zuten bi talderen arteko lehen Super Bowla izan zen, Ravensak 1-0 eta 49ersak 5-0

2013ko otsailak 3an ospatu zen New Orleanseko Mercedes-Benz Superdome estadioan. Baltimore Ravensek 34-31 irabazi zion San Francisco 49ersi.

Ravens taldeko quarterbacka zen Joe Flacco izan zen Super Bowl honetako jokalaririk baliotsuena (MVP) bezala izendatua, 33 pasetatik 22 pase on emanez 287 iarda eta hiru touchdownekin.

Super Bowl XLVIIa gutxi gora-behera 108,69 milioi teleikuslek ikusi zuten AEBetan Nielsen Companyren arabera, 164,1era igoz jokoko azken sei minutuetan.

Estadioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida honen egoitza izateko hautagaitzak honakoak izan ziren:

Hiru hauetatik, New Orleans izan zen aukeratua 2009ko maiatzak 19an Floridako Fort Lauderdalen egin zen batzar batean.

Super Bowla New Orleansen ospatu zen hamargarren aldia izan zen, edizio gehien hartu dituena izan delarik. Katrina hurakanak eragindako hondamendiaren ondoren New Orleansen ospatu zen lehen aldia izan zen. Super Bowla Superdomean ospatu zen lehen aldia ere izan zen estadioaren izenaren eskubideak Mercedes-Benz auto konpainiari saldu ondoren.

Partidaren hirugarren laurdenean erreflektoreen eta pantailen argiak itzali ziren elektrizitate sistemak izandako arazo bategatik, partida 34 minutuz bertan behera geratuz. Edizio hau Itzalaldi Bowla bezala ere ezagutu zen.


Aurrekoa
Super Bowl XLVI
Super Bowlaren edizioak
2013ko otsailak 3
Ondorengoa
Super Bowl XLVIII

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]