Superior Lakua

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Superior Lakua
Lake Superior (en)

Superior Lakua Michiganen.

Kokapena Canada
AEB
Garaiera 183 m
Zabalera 257 km
Luzera 563 km
Bataz besteko sakonera 147 m
Gehienezko sakonera 406 m
Arroa 82.414 km²
Ertzaren luzera 4.385 km
Betebidea Nipigon ibaia, Saint Louis ibaia, Pigeon ibaia, Pic ibaia, Michipicoten ibaia eta Kaministiquia ibaia
Hustubidea St. Marys ibaia
Uharteak Royale Uhartea, Apostoluen Uhartedia
Hiriak Duluth (Minnesota)
Superior (Wisconsin)
Thunder Bay (Ontario)
Marquette (Michigan)
Sault Ste. Marie (Michigan)
Sault Ste. Marie (Ontario)


Superior Lakua Ipar Amerikako Laku Handienetatik handiena da. Arroa kontutan hartuta, munduko ur gezatako aintzirarik handiena da, nahiz eta Siberiako Baikal Lakuak bolumen gehiago izan. Superior Lakuak 82.000 km² area du, Txekiar Errepublika baino handiagoa. 563 kilometroko luzera eta 257 kilometroko zabalera. Bataz besteko sakonera 149 metrokoa da, lekurik sakonena 406 metrotara dago. Lakua 12.232 km3 bete ur dauka. Lakuaren kosta 4.393 kilometrokoa da (uharteak barne).

Iparraldean, Canadako Ontario eta Estatu Batuetako Minnesota ditu, hegoaldean, berriz, Estatu Batuetako Wisconsin eta Michigan.

Aintzirako uharterik nagusiena Royales Uhartea da.

Lakuan 210 ibai baino gehiagok ahoratzen dute, luzeenak Nipigon ibaia eta Saint Louis ibaia izanik.

Anishinaabez Gichigami edo Ur Handia izena du. Zenbait kantutan Gitche Gumee izena ere izan du. Izena berez, XVII. mendeko esploratzaile frantsesek jarri zuen Huron Lakuaren gainean zegoelako.

[aldatu] Ikus, gainera

Amerikako Laku Handiak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Superior Lakua

Koordenatuak: 47.7° N 87.5° W

Tresna pertsonalak