Surfa Euskal Herrian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko surfaren sehaska Biarritz izan zen. Irudian, Biarritzen surfa praktikatzen.

Euskal Herrian surfa bertako eta mundu zabaleko gazteak erakartzen dituen kirol eta aisia-jarduera da, Euskal Herriko kostan dauden hainbat olatu-tokiei esker. Hala ere, surfa berandu iritsi zen Euskal Herriko hondartzetara: XX. mendearen hasieratik Hawaii (surfaren sorlekua), Kalifornia eta Australian praktikatzen zen arren, 1930eko hamarkadaraino itxaron behar izan zen Françoise Delanne Ipar Euskal Herriko hondartzetan zurezko ohol baten gainean olatuetan irristatzen ikusi arte, zutik jarri gabe egiten bazuen ere. Zentzu hertsian, ohol gainean zutik jarrita alegia, Euskal Herriko olatuetan irristatu zen lehen surflaria Peter Viertel alemaniar zinema zuzendaria izan zen Biarritzen, handi gutxira bertako gazteek imitatu zutena. Geroztik surfa euskal gazteriaren artean zabaldu eta asko dira surfaren inguruko azpikultura bereganatu dutenak. Anitz dira mundu osoan ezagunak diren euskal surflariak, hala nola Eneko Acero eta Aritz Aranburu. Mundakako olatua mundu osoko surflariak erakartzen ditu surferako eskaintzen dituen aukerak direla eta. Euskal Herriko spot edo surf-tokietan, gainera, hainbat txapelketa ospatzen da, horietako asko mundu mailakoak. Ekonomia jarduera garrantzitsu ere bada; adibidez, surferako materiala eta surf kulturako jantziak merkaturatzen dituen Pukas enpresa mundu osoan da ezaguna.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Surfa Euskal Herrian Aldatu lotura Wikidatan