Susumu Tonegawa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:18, 16 apirila 2015
Susumu Tonegawa

Susumu Tonegawa (Nagoya, Japonia, 1939ko irailaren 6a) biologo molekularra eta fisiologoa da.

Biografia

1963an, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikasketekin jarraitzera, eta han egin zen doktore. 1971-1981ean, biologia eta fisiologiari buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen Basileako immunologia-institutuan, eta, 1981etik aurrera, Minbizia Ikertzeko Guneko biologia-saileko irakaslea izan zen.

Antigorputz-mota ugari sortzeko oinarri genetikoak aurkitu zituela eta, Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria eskuratu zuen 1987an.

Erreferentziak