Suvadivako Errepublika
Wikipedia(e)tik
Suvadivako errepublika bateratua (divehiz އެކުވެރި ސުވައިދީބު ޖުމްހޫރިއްޔާ), denbora tarte labur batez mantendu zen herrialde bat izan zen, Maldivak uharteetako hegoaldeko separatista errepublikar talde batek eratua, zehazki, Seenu, Huvadu eta Fuahmulah atoloietan. Suvadivak, independentzia, 1959ko urtarrilak 3an aldarrikatu zuen, eta 1963ko irailak 23an errenditu eta gainontzeko Maldiva uharteekin batu ziren, Maleko Gobernu Zentralera botere transferentzia baten bidez.
Suvadive (divehiz ސުވައިދީބު) Maldivak uharteetako hiru hegoaldereneko atoloientzako antzinako izen bat da. XVI. mendearen amaieran, Huvadu atoloiaren izen ofiziala bihurtu zen, baina, gaur egun, jada ez da horrela deitzen.
Bibliografia [aldatu]
- Xavier Romero Frías, The Maldive Islanders, A Study of the Popular Culture of an Ancient Ocean Kingdom. Barcelona 1999, ISBN 84-7254-801-5