Suzanne Lilar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suzanne Lilar, 1980ko hamarkadan

Suzanne Lilar (Gante, Belgika, 1901 - Brusela, Belgika, 1992) frantsesezko idazlea izan zen.

Debuta hiru antzerki-lanekin egin zuen: Le Burlador, 1945; Tous les chemins mènent au ciel (1947, Bide guztiek zerura eramaten dute); Le Roi lépreux (1950, Errege legenarduna). Ondoren zenbait eleberri argitaratu zituen, maitasunari eta bikoteari buruzko gogoeta eginez: La Confession anonyme (1960, Aitorpen anonimoa); Le Divertissement portugais (1960, Dibertimendu portugaldarra). Gai horren inguruko saiakera-lanak ere argitaratu zituen: Le Couple (1963, Bikotea); À propos de Sartre et de l'amour (1967, Sartreri eta maitasunari buruz); Le Malentendu du deuxième sexe (1969, Bigarren sexuaren gaizki-ulertua). Gizon-emakumeen bikoiztasuna Journal de l'analogiste (1954, Analogistaren egunkaria) saiakeran landu zuen. Une enfance gantoise (1976, Haurtzaro gantetarra) lan autobiografikoan idazleak bere jatorriaren bikoiztasunaren berri ematen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suzanne Lilar Aldatu lotura Wikidatan