Sylvia Fedoruk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sylvia Fedoruk (Canora, Saskatchewan, Kanada, 1927ko maiatzaren 5a-Saskatoon, Saskatchewan, 2012ko irailaren 26a) fisikaria zen. Minbiziaren tratamendurako lehen Kobalto 60 unitateak prestatu zituen taldeko kidea izan zen. Ontarion bizi zelarik, irakasle batek zientzia-ikasketak egitera bultzatu zuen, eta Sylvia Fedoruk Saskatchewango Unibertsitateko medikuntza-programan sartu zen. 1951n fisikako lizentzia lortu zuen, eta 35 urtez Saskatchewan Cancer Fondationeko (Minbiziaren Aurkako Saskatchewango Fundazioa) buru izan zen. Garai hartan, Fedoruk doktoreak Kobalto 60 unitatearen garapenean eta eskaneatzeko aurrenetako makina nuklearretako baten garapenean jardun zuen lanean. Horrez gainera, atletismoan ere ibili zen gaztaroan, eta 1986an Urteko Emakume izendatu zuen Kristau Emakume Gazteen Erakundeak (YWCA).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]