Syracuse (New York)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Syracuse

—  Hiria  —
Syracuse skyline.jpg
Izen ofiziala City of Syracuse
Herrialdea
Estatua
Konderria
 Ameriketako Estatu Batuak
 New York
Onondaga
Koordenatuak 43°2′49″N 76°8′39″W / 43.04694°N 76.14417°W / 43.04694; -76.14417Koordenatuak: 43°2′49″N 76°8′39″W / 43.04694°N 76.14417°W / 43.04694; -76.14417
Syracuse non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Syracuse
Eremua 66,4 km2
Garaiera 116 m
Biztanleria 145.170 bizt.
Dentsitatea 2.186,3 bizt./km²
http://www.Syracuse.ny.us/

Syracuse Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da. New York estatuko erdialdean kokatuta dago, eta Onondaga konderriko hiriburua da. 145.170 biztanle ditu (2010eko datua), eta 66,4 km²-ko azalera; beraz, 2,12 biztanle/km²-ko dentsitatea du. 116 m-ko altitudean dago.

Erie kanaleko portu garrantzitsua da, eta New York estatuko erdialdeko nekazaritza-eskualdeko banaketa-gunea da. Botikak eta produktu elektronikoak ere ekoizten dira hirian.

Hiriko irakaskuntza-erakunde nagusiak Syracuseko Unibertsitatea eta Le Moyne College dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Syracuse, New York (Aireportua, 1981–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21 21 31 33 36 38 39 38 37 31 27 22 39
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0 1 6 14 21 25 28 27 22 16 9 3 14.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -32 -32 -27 -14 -4 1 7 3 -4 -8 -16 -32 -32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9 -8 -4 3 8 13 16 15 11 5 0 -5 3.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 62 52 75 81 82 84 96 91 93 88 90 77 971
Elurra (mm) 922 699 465 97 3 0 0 0 0 10 241 818 3251
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 19.1 16.0 15.8 14.0 12.9 12.1 11.3 10.8 12.1 14.2 16.7 18.4 173.3
Elur egunak (≥ 0.1 in) 18.5 14.8 9.7 2.7 0.1 0 0 0 0 0.5 5.8 14.8 66.9
Iturria (1): NOAA[1] eguzki-orduak [2]
Iturria (2): The Weather Channel[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren izenak Siziliako Sirakusa hirian du jatorria. Hiriaren lehenengo izena Salt Point izan zen (1780), eta beste zenbait izen izan zuen geroago. 1824an Syracuse izen hautatu zen, Italiako hiriak bezala gatz-industriak dituelako.

Orain hiria dagoen ingurura frantsesak iritsi ziren XVII. mendean, baina leku zingiratsua zenez eta bertako indiarrak erasokorrak zirenez, ingurua ez zen kolonizatu 1786 arte. Gatz-findegi bat ezarri zen handik gutxira, eta 1870 arte bertatik atera zen Estatu Batuetan kontsumitzen zen gatz gehiena.

Hiriak 22.271 biztanle zituen 1850ean, 51.792 biztanle 1880an eta 108.374 biztanle 1900ean: 1950. urtean iritsi zen gorenera: 220.583 biztanle. Harrezkero, populazioa etengabe murriztuz joan da: 197.208 (1970. urtean), 163.860 (1990. urtean), 147.306 (2000. urtean) eta 145.170 (2010. urtean).

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Siracusa