Táin Bó Cúailnge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sakontzeko, irakurri: Ulstergo zikloa
Zelta mitologia
Celtic lettre I chien.jpg
Mitologia gaelikoa
Britoi mitologia
Arturiar zikloa
Erlijioa
Zelta jaiak
Ikus zelta mitologiari buruzko artikulu guztien zerrenda
Maeb Connacht-eko erregina

Táin Bó Cúailnge [ˈt̪ˠa:ɲ bo: kuəlʲəɲɟə] edo euskaraz "Cuailnge-ko Zezenaren Lapurketa" (ingeleraa Cooley, Louth Konderriko) penintsulan, Zeltiar mitologiaren barnean dagoen Irlandar mitologiako Ulstergo zikloaren kondaira ospetsua da. Batez ere, senar-emazteen arteko eztabaida batek herrialde oso bat atzekoz-aurrera nola jarri dezaken kontatzen du. Táin irlandar kondairaren genero bat bada, hau da, ganadu lapurreta, aintzineko irlandarren ohizko jarduera. Kondaira hau bera oso ospetsua da Irlandan, gaeleratik hainbat bertsiotan itzuli da, 1969an Thomas Kinsella-k eginirikoa nabarmenena delarik. Kontakizuna [[Kristo]ren jaiotza aurrekoa izan liteke, baina inork ez daki bere jatorri zehatza, zeltiar herrialdeek idazkeran mesfidatiak baitziren. Arrazoi honegatik, bere jatorria paradisuan galtzen da. Askok kontakizuna Connacht-etik datorrela uste dute, han hasten baida bere bilbea.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau batez, Connacht-eko bi errege-erreginak, Aillil eta Maeb, oheratu egin ziren. Maeb-ek orduan Aillil-i aberastasun gehiago zituela esaten dio, eta horregatik bera izan behar zuela probintziaren erregina. Aillil, loaren-loaz, oheratu egin zen.

Hurrengo goizean, bi errege-erreginek beren jabetzak hartu zituzten. Aillil eta Maeb-ek urre, bitxi eta ganadu berdinak zituztelaren kasua eman zen, halere Aillil-ek irabazi zuen abere eder eta sendoagoa baitzuen: Adardun Ederra. Horregatik Maeb-eri abere eder eta sendo hau bereganatzea bururatu zitzaion- Mezulariak bidali zituen toki guztietara, eta horietako batek abelburu eder bat existitzen zenaren berri eman zion erreginari: Cuailnge-go Nabarra, Ulsterren, iparraldean. Maeb-ek orduan mezulariak bidali zituen Daré-rengana, abelburu bikainaren jabea, baina Daré-k mezulariaren hitzek haserretuta bere etxetik kaleratu egin zuen. Eta gainera, Daré-k Ulster jarri zuen bere kemenaren testigu gisa. Laster, Maeb-ek Meath, Munster eta Leinster-rekin aliantzak egin zituen. Guda aldarrikatu zen. Baina Maeb-ek begiraleak bidaldu zituenean, muga pasatu baino lehen, haiek muga gurutzatu baino lehen Cúchulainn-ek denak hil zituen. Honenbestez Maeb-ek Cúchulainn-ekin akordio batetara iritsi zen, une horretatik aurrera Ulster egun erdiz defendatuko zuela, eta beste egun erdian mendietara erretiratuko zela. Laster, Ulster probintzia etsaien esku erori zen, eta Maeb-ek zezena eskorta erraldoi batean hertsi zuen. Baina honek, bertako hormak hautsi zituen eta Adardun Ederraren bila joan zen Irlanda osoan zehar. Azken honek ere gauza berbera egin zuen, eta inor ez zen bere etxetik atera beldurraren beldurrez, Irlanda osoa suntsituta gelditu zen arte, abere parea elkarren artean hil ziren borrokaldi odoltsu batean. Adardun Ederrak bere azken arnasa eman zuenean, Cuailnge-go Nabarrak bere azken indarrak agortu zituen orroe indartsu bat bota eta bertan hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Táin Bó Cúailnge Aldatu lotura Wikidatan