Támarako ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Támarako ituna edo Támarako bakea Támara de Camposen 1127ko ekainean Alfontso I.a eta Alfontso VII.a Enperadoreak mugak finkatzeko sinatu zuten bake-ituna izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso VII.a Enperadoreak 1127ko apirilean Burgosko gaztelua konkistatu zuenez, ekainean Iruñeko eta Aragoiko erregea zen Alfontso I.ak aurre eman eta Palentziako probintzian dagoen Támara ibarrean elkartu ziren. Armada bien arteko borroka saihesteko, bake ituna negoziatu zuten. Ituna honen bitartez Gaztela eta Leóngo Erresumak 1054an, Atapuercako gudua Gartzia Naiarakoa hil zenean, eta 1076an, Antso Peñalengoa erahil zutenean, izandako mugetara itzuli behar izan ziren. Horrela Alfontso I.ak Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Belorado, Bureba, Soria, San Esteban de Gormaz eta Errioxan bere subiranotasuna aldarrikatu zuen enperadore tituluari ukatu eta zenbait mugaldeko gotorlekuen truke.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakako San Juan de la Peña monasterioaren kronikak esan zuen Antso Gaztelakoa erregeak Antso Nafarroakoari lapurtutako lurraldeak itzuli ziola. Sinatu zutenean[1] Alfontso I.ak enperadore tituluari uko eta Aragoi, Iruñea eta Nafarroako errege izena hartu zuen.

José Moresek "Anales de la historia" bere liburuan Gaztelako erregeak Errioxa, Araba eta Gaztela Zaharra usurpatu zituela onartu zuela, berez Iruñeko Erresumakoak zirelako[2] esan zuen.

José María Lacarrak "Historia de Navarra" bere liburuan mugak Burgosetik gertu kokatzen ditu, Antso III.a Nagusiak zituen berak[3].

Toribio Minguellak "Historia de la diócesis de Sigüenza y de sus obispos" bere liburuan esan zuen Sigüenza eta Medinaceli Gaztelako Erresuman gelditu zirela eta Calatayud eta Ariza, berriz, Aragoiko Erresuman[4].

Manuel Recuerok, berriz, "Alfonso VII" bere liburuan Baias ibaian eta Errioxan kokatzen ditu mugak[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "cartas suas firmatas et bene vallatas"
  2. "...ambos reyes se redujeron a lo que era razón y reconoció cada cual el derecho del otro: el de Aragón apartándose de la pretensión a los reinos de Castilla y de León (...) y el de Castilla, reconociendo la usurpación violenta y por hecho de armas de las tierras de Rioja, de Álava y Castilla la Vieja, propias de la corona de Pamplona y apartándose de la pretensión de ellas."
  3. "Naturalmente no todas las tierras que habían constituido el reino de Alfonso VI pasaraon inmediatamente a poder de su nieto Alfonso VII. Parece que éste renunciaba a todas las adquisiciones hechas por Castilla a lo largo del siglo XI en la frontera de Navarra, restaurándose lo viejos límites navarros según quedaron a la muerte de Sancho el Mayor, hasta cerca de la ciudad de Burgos"
  4. "La diocesis de Sigüenza fue creada por Alfonso I, hacia 1121-1122, englobando la cuenca alta del río Jalón y sus afluentes, así como parte del Henares: sus poblaciones más importantes serían Sigüenza, Medinaceli, Ariza, Calatayud y Daroca. "Por las paces de Támara, firmadas (1127) entre Alfonso I y Alfonso VII, la diocesis de Sigüenza quedó sometida en lo político a dos jurisdicciones: Sigüenza y Medinaceli, bajo Alfonso VII y Calatayud y Ariza, bajo Alfonso I."
  5. "De esta forma se concibio la paz de Támara, según la cual Alfonso VII quedaba con el título imperial y Castilla, permaneciendo del lado aragonés Vizcaya y Álava siguiendo el caude del río Bayas hasta su desembocadura en el Ebro. La frontera continuaba hacia el sur por Cellorigo, Bureba, Oca, Soria, Almazán y Calatayud."

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria (1998), La Navarra marítima, Ensayo y testimonio (1. argitaraldia), Iruñea: Pamiela, ISBN 9788476812938, http://tomasurzainqui.eu/index.php?option=com_content&view=article&id=87%3Ala-navarra-maritima&catid=24%3Ahistoria&Itemid=205&lang=es .