TSI agarraren proba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
TSI agarraren emaitza desberdinak hazkuntza ingurua inkubatu ondoren

TSI agarraren proba (hiru azukre eta burdina izeneko hazkuntza-inguruan burutzen dena) mikrobiologia-laborategietan bakterioak (enterobakterioak, batez ere) identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TSI hazkuntza inguruak jakinarazten du dituen hiru azukreetatik (glukosa, laktosa eta sakarosa) zein den mikroorganismoek hartzitzen dutena, mikrobioen identifikazioa erraztuz. Horretaz gain, SH2-ren ekoizpena ere antzematen du, hazkuntza inguruak burdina duelako, SH2-rekin erreakzionatzen duena SFe sortzeko (SFe-ren ekoizpenak ingurua iluntzen du). Azkenik, gasaren ekoizpena ere soma daiteke hondoko agarra apurtzen bada.

TSIa agar inklinatua duten saiodietan erabiltzen da.

Hazkuntza-inguruak glukosa pixka bat du, eta laktosa eta sakarosa ugari. Identifikatu nahi den bakterioak glukosa bakarrik hartzitzen badu, azido gutxi sortzen da, gainazalekoa lurruntzen da eta hondoan bakarrik pilatuko da azidoa. Bakterioak, aldiz, laktosa edo sakarosa hartzitzen badu (biak disakaridoak dira) azido asko sortzen da, eta goiko aldean eta hondoan -bietan- pilatuko da azidoa.

Hazkuntza ingurua gorri kolorekoa da. Azidoaren ekoizpenak inguruak duen pH-aren adierazleari kolorea aldatzen dio, gorritik horira pasatuz. Azidotasunak, beraz, hazkuntza inguruaren horitasuna sortzen du. Era berean, SH2-ren ekoizpenak kolore beltza sortzen du agarrean.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereite-euskarri batekin beste agar batean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.

TSI agarrean erein, hazkuntza inguruaren gainazalean eta hondoan inokulatuz (azken honetan ziztadaz egindako ereitearen bidez).

Inkubatu 24 orduz 37°C-tan eta hazkuntza inguruaren kolore aldaketa aztertu:

  • azidotasuna: hori kolorea
  • azidotasunik ez: gorri kolorea
  • SH2-ren ekoizpena: kolore beltza
  • gasa: hondoko agarraren pitzadurak

Hona hemen zenbait enterobakterioen hazkuntza TSI agarrean:

  • E. Coli: gainazal horia, hondo horia, SH2 (-), gas (+)
  • Enterobacter: gainazal horia, hondo horia, SH2 (-), gas (-)
  • Salmonella: gainazal gorria, hondo horia, SH2 (+), gas (+)
  • Citrobacter: gainazal horia, hondo horia, SH2 (+), gas (+)
  • Shigella: gainazal gorria, hondo horia, SH2 (-), gas (-)
  • Proteus: gainazal gorria, hondo horia, SH2 (+), gas (+)