TUVISA

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gasteizko Udalako enpresa publikoari buruzkoa da; Gasteizko hiriko autobus sareari buruzkoa beste hau da: «Gasteizko Hiri Garraioa».
TUVISA
Datuak
Motagarraio enpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaGasteizko Udala
webgune ofiziala
Mercedes Benz O 530 G Citaro II (EvoBus) E6, Salbatierrabide kalean
Vectia Veris.12 Hybrid

Gasteizko Hiri Garraioa, S. A. (euskaraz) edo Transportes Urbanos de Vitoria-Gasteiz, S. A. (gaztelaniaz) —sigletan: TUVISAGasteiz hiriko enpresa publiko bat da, hiriko autobusak kudeatzeaz  arduratzen dena.

Hamar bat lineak osatzen dute, egunekoak zein gauekoak, tranbiaren ondoan bidaiariak hiriko hainbat lekuren artean mugitzea errazten dutenak.

Ibilgailuak erraz identifika daitezke haien kolore gris nahiz berdeengatik, hiriaren armarria atzealdean daukatela.

TUVISAren flota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun TUVISAk hiru mota ezberdinetako autobusak ditu: dieselezkoak, hibridoak eta elektrikoak. Konprimatutako gas naturaleko bus bat izan zuen TUVISAk 1996tik 1998ra.

Diesel/Gasolina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mercedes-Benz O530
  • Mercedes-Benz O530 EIII
  • Mercedes-Benz O530 E4
  • Mercedes-Benz O530 GN E4 (Artikulatua)
  • Mercedes-Benz O530 E4 NOX
  • MAN NL263F
  • Mercedes-Benz O530 E5
  • Mercedes-Benz O530 GN E6 (Artikulatua)

Hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vectia Veris 12

Elektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irizar ieTram 12
  • Irizar ieTram 18

TUVISAren autobus sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko autobus sarearen irudi eskematikoa (2022)
Gasteizko Gautxori sarearen irudi eskematikoa (2022)

Hiru lineak hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotzen dute, eta beste hiruk ekialdea eta mendebaldea. Gainerako hirurek hiria inguratzen dute (bik erdigunetik hurbilagotik eta besteak kanporagotik), gainontzeko lineak elkarrekin lotuz. Egitura hau bidaiariek linea aldaketak egin ditzaten errazteko pentsatuta dago.

Lineak honakoak dira:

Gaueko lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauez aritzen diren lineei dagokienez, Gautxori deritzon sistema dago indarrean. 30 edo 60 minutuko maiztasuna daukaten 6 linea daude:

  • G1. Lakua-Abetxuku: Gasteizko Katedral Berritik abiatu eta Lakua-Arriaga eta Abetxukura iristeko balio du, Zaramagatik pasatuz.
  • G2. Adurtza-Errekaleor: Babesgabeen plazatik irten eta Errekaleor auzoraino iristen da, Adurtza zeharkatuz. Ondoren Salburuko Izarra eta Santo Tomas auzoetara doa, eta itzulerako bidea egiten du Arantzabelatik.
  • G3. Armentia-Zabalgana: Erdigunetik Armentia eta Zabalganera iristeko balio du. Itzulera Aldaia eta San Martinetik egiten dute.
  • G4. Sansomendi-Lakua: Hiriaren erdigunea Sansomendi eta Lakuabizkarra inguruneekin lotzen ditu.
  • G6. Salburua-Aranbizkarra: Linea hau Salbururaino iristen da.

Kendutako lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Aldaiako anezka kendu zen 10. linea funtzionamenduan sartzen hori dela eta lanzaderaren ibilbidea egiten du

2014an Alde Zaharraren linea kendu zen Alde Zaharrean hobekuntzak egon direlako. Eta ere Gautxoriko 5. linea kendu zen eta bere ibilbidea egiten du oraingo G1 Lakua-Abetxuko

2009ko urriaren amaierako kendu ziren hemengo behealdeko lineak.

  • 1 linea - Zirkunbalazio 1
  • 2 linea - Zirkunbalazio 2
  • 3 linea - Abetxuko-Katedral
  • 4 linea - Zaramaga-Katedral
  • 5 linea - Gamarra-Prado
  • 6 linea - Júndiz-Nafarroako Erreginak
  • 7 linea - Aranbizkarra-Sansomendi
  • 8 linea - Arana-Sansomendi
  • 9 linea - Armentia-Errekaleor
  • 10 linea - Asteguieta-Campo de los Palacios
  • 11 linea - El Salvador Hilerria
  • 12 linea - Pilar-Lakua-Katedral
  • 14 linea - Donosti-Katedral
  • 15 linea - Alde Zaharra
  • 16 linea - Periferika 1
  • 17 linea - Periferika 2
  • 18 linea - Salburua-Zabalgana

2008ko abenduan tranbiaren irekiatzerekin kendu zen 13. linea Txagorritxu-Katedral kendu zen autobusa eta tranbiaren ibilbideak ia berdinak zirelako.

BEi sistema berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizar ietram 18 - BEI, Foru plazan

BEi, edo Bus Elektriko Iraunkorra, TUVISAk kudeatutako mugikortasun-sistema berria da, non tranbiaren eta busen sistemak nahasten dituen linea efizienteagoak eta azkarragoak izateko. Hau 2018. urtean argitaratu zen, baina handik urte batzuetara arte ez ziren lanak hasi.

Sistema honen xedea IAB (Igarotze Azkarreko Bus) errepideetan oinarritzen da, non bakarrik autobusak ibili ahal diren, eta semaforoak haiei ematen dieten lehentasuna. Bestalde, tranbiaren balidazio-sistema ere berreskuratzen da, horren ondorioz ordutegiak egonkorragoak izateko.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEI sistemaren funtzionamendua tranbia eta busaren arteko nahasketa da, non helburua bien abantailak elkartzea den. Horretarako, autobus hauetara sartzeko markesinetan balidatu behar da txartela (BAT, BARIK ala MUGI) eta, hortik aurrera, autobusera sartu edozein ateetatik.

Eskudiruzko txartelak eros daitezke, markesinetan dauden birkargatzaileetan.

Linea honetako autobusetara sartzeko bakarrik azaldutako moduan egin ahal da, barruan ezin baita balidatu txartela, ezta tiketak erosi ere.

Markesina berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEI linearen markesina guztiak aldatu ziren 2021. urtean, itxura eta baliabideak aldatuz. Haien estruktura itxura modernoago batera moldatuta daude, non denbora-maiztasunak hobeto ikus daitezkeen (kanpotik, ”minutrans”-arekin eta barruan, pantailan). Barnean, BAT txartela birkargatzeko edota diruarekin tiketak erosteko makinak daude. Gehienetan dirua zein txartela erabil daiteke, baina batzuetan soilik txartela.

Bakarrik BAT txartelak onartzen ditu; BARIK eta MUGI txartelak  diru-saldoa ikusteko soilik erabil daitezke.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEI linearen ibilbideak 2A eta 2Brenak dira, aurrekoen atal batzuk aldatuz eta geltoki batzuk lekuz aldatuz.

Oinezkoekiko lehentasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEI ibilbideak tranbiaren moduko lehentasuna irabazten du oinezkoekiko ia linea osoan. Horretarako, ibilbideen zebrabideek berdeztatutako markak dituzte,  autobusa lehentasunezkoa dela ohartarazten dutenak.

Autobusek daukate lehentasuna eremu hauetan, orduan, tranbiarekin gertatzen den bezala, itxaron egin behar da hura pasatu arte. Bestalde, busek badaukate tranbiaren moduko txirrina ohartarazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]