TV3

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
TV3
TV3
Jabea Televisió de Catalunya
Emisio eremua Katalunia, Andorra, Ipar Katalunia, Balear Uharteak, Valentziar Erkidegoa[1] eta Sartaldeko Zerrenda
Hasiera data 1983ko irailaren 10ean
Egoitza Sant Joan Despí
Baliagarritasuna LTD
ONO
Imagenio
Kate senidea(k) El 33, 3/24, Canal Super3, Canal 300, TV3CAT
www.tv3.cat

TV3 Kataluniako telebista publikoaren lehen katea da, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals taldeari dagokiona. Korporazio honetako partaide den Televisió de Catalunya enpresak kudeatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko irailaren 10ean hasi zen proba fasean emititzen, eta 1984ko urtarrilaren 16an modu jarraian. Hasierako emisio horiek legez kanpokoak izan ziren ordea, ez baitzegoen telebista autonomikoentzako araurik zehaztuta. Estatu espainiarrean emititzen zuen bigarren kate autonomikoa izan zen ETB1en ondoren.

Telebista kate honek eduki orokorrak katalanez eskaintzen ditu orduz geroztik. Bereziki Kataluniarentzako den arren, Balear Uharteetan, Sartaldeko Zerrendan eta Ipar Katalunian ere ikus daiteke hainbat errepikatzaileri esker. Valentziar Erkidegoko gobernuaren erabakiz 2011tik ezinezkoa da erkidego honetan TV3 ikustea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Valentziar gobernuaren erabakiz 2011tik ezinezkoa da erkidego honetan TV3 ikustea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: TV3 Aldatu lotura Wikidatan
  • (Katalanez) TV3