TZ Arietis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
TZ Arietis
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Aries
Igoera zuzena 02h 00m 12.959s
Deklinazioa +13° 03′ 07.01″
Ageriko magnitudea (V) 12.298
Ezaugarriak
Mota espektrala M4.5 V
Itxurazko magnitudea (B) ~1.37
Itxurazko magnitudea (V) ~1.80
Itxurazko magnitudea (R) ~1.39
Itxurazko magnitudea (I)
Itxurazko magnitudea (J)
Itxurazko magnitudea (H)
Itxurazko magnitudea (K)
B−V kolore indizea 0,089
Astrometria
Berezko mugimendua (μ) IZ: +1092.0 mas/u
Dec.: –1772,9 mas/u
Paralajea (π) 222. ± 5 mas
Distantzia 14,7 ± 0,3 au
(4,5 ± 0,1 pc)
Magnitude absolutua (MV) 14.7
Zehaztasunak
Masa 0,089 M
Argitasuna 0,00135 L
Biratze abiadura (v sin i) -31 km/s
Beste izendapenak
2MASS J02001278+1303112, GCTP 412.02, GJ 83.1, Glicas 003-033, LHS 11
Datubase erreferentziak
SIMBAD Arietis+star data

TZ Arietis (Luyten 1159-16 / GJ 9066 / LHS 11) Aries konstelazioko izar bat da, konstelazio honetan Lurretik gertuen dagoen bigarren izarra Teegardenen izarraren ondoren. 14,5 argi-urteko distantziara dago. +12,28ko itxurazko magnitudearekin, ez dago begi hutsez ikusterik.

Gure eguzki-sistematik gertuko beste izar asko bezala, TZ Arietis nano gorri bat da, M4.4V espektro motakoa. Bere argitasuna oso baxua da gure eguzkiarenarekin alderatuz, apenas %0,021 bat, eta bere masa 0,089 eguzki masakoa da.

Bere izar aldakorren izendapenaren arabera, TZ Arietis izar ñirñirkari bat da. Hauek, zurruztadak jaurtitzen dituzten sekuentzia nagusiko izarrak dira, euren dizdiran bapatekoak eta iragarrezinak diren gorakadak jasaten dituztenak, hauen iraupena minutu batzuetatik hasi eta zenbait ordurainokoa izan daitekeelarik. Aktibitate mota honek izar hauen inguruan bizitza egoteko aukerak murrizten ditu.

TZ Arietisgandik gertuen dauden izarrak Teegardenen izarra, 4 argi urteko distantziara, eta Van Maanenen izarra, 4,8 argi urteko distantziara, dira.