Tabernasko basamortua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tabernasko basamortua
Desierto de Tabernas
Altiplano de Granada.jpg
Tabernasko basamortuko paisaia
Tabernasko basamortua non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Tabernasko basamortua
Koordenatuak 37°0′N 2°27′W / 37.000°N 2.450°W / 37.000; -2.450Koordenatuak: 37°0′N 2°27′W / 37.000°N 2.450°W / 37.000; -2.450
Azalera 280 km²
Prezipitazioa 243 mm/ur.

Tabernasko basamortua Europako basamortu bakartzat hartzen da. Almeriako probintzian dago (Andaluzia, Espainia) probintziako hiriburu den Almeriatik 30 kilometro iparraldera, Tabernas, Gador, Santa Cruz de Marchena, Alboloduy eta Gergal herrien artean, Almeriako probintzian bertan, eta erreserba natural bezala babestua dago, 280 kilometro karratuko hedadurarekin.

Iparraldean duen Sierra de los Filabres eta hego-ekialdean duen Sierra Alhamillaren arteko bere kokapenak, gertuko Mediterraneo Itsasoaren korronte hezeetatik babesten dute, euri gutxi egiten duen inguru batean, Iberiar Penintsulako Levante den bezala, 243 mmko euria baino ez dute uzten. Urte osoan izaten diren batez besteko tenperatura altu (17 Â°C) eta ahal diren eguzki ordu maila gehienetako batekin (3.000 ordu), benetako basamortu hau eratzen duen klima lehorra osatzen da. Ezaugarri guzti horiek, oraindik larriagoak dira föhn efektuaren ondorioz.

Euri urriak, euri jasa handietan erortzen dira, eta, beraz, landaretza gutxi duen tupa eta hareharri sedimentariozko lurzoru pobrea, ez da hezetasuna mantentzeko gai, alderantziz baizik, higadura handiagoa jasaten du, lurralde lugorriko paisaia bereizgarriak eratuz.

Noiz behinka ura daramaten ibilgu lehorrei, euri bide edo rambla deritze Levante guztian, eta bere barnean babesten da landaretza urria, baita animaliak ere: sorbeltz arrunta, trikua, beletxikia, ganga, malkar-sorbeltza, atalarra, gailupa tronpetaria eta kutturlio arrunta kasu.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabernasko basamortua, Iparramerikako basamortuekin duen antzagatik, 1950 eta 1980ko hamarkaden bitartean erabili zen, spaghetti western deritzon zine generoko film ugari filmatzeko, westernaren ekoizpen espainiar-italiarrak, La muerte tenía un precio eta Por un puñado de dólares bezalako filmekin eta Sergio Leone bezalako zuzendariekin, Ennio Morriconeren musikarekin eta Clint Eastwood bezalako aktoreekin. Kylie Minogue kantariak, bertan grabatu zuen bere Some Kind of Bliss bideoklipa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabernasko basamortua Aldatu lotura Wikidatan