Tablatura
Wikipedia(e)tik
Tablatura antzinako musika-idazkerako sistema da, notak erabili ordez, musikariak behatzak non jarri behar zituen adierazteko zeinuak (letrak edo zenbakiak) erabiltzen zituena. Tablaturak laute, gitarra, bihuela eta organorako idatzi ohi ziren Errenazimentuan eta Barrokoan. Gaur egun, gitarrarako, ukelelerako edo herri-musikako beste instrumentu batzuetarako erabiltzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.