Tadeus Reichstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tadeus Reichstein.

Tadeus Reichstein (Wloclawek, Polonia, 1897ko uztailaren 20a - Basilea, Suitza, 1996ko abuztuaren 1a) suitzar biokimikaria izan zen, jatorriz poloniarra.

Biografia

Zurich eta Basileako unibertsitateetan irakasle izan zen eta oso ikerketa garrantzitsuak egin zituen C bitaminaren, glukosidoen eta hormona kortikosteronaren gainean.

Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1950ean, P.S. Hench eta E.C. Kendallekin batera, kortisonaren eratorriez egin zituen azterlanengatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeus Reichstein Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak