Tadeusz Baird
Wikipedia(e)tik
Tadeusz Baird (Grodzisk Mazowiecki, Polonia, 1928 - Varsovia, Polonia, 1981) musikagilea izan zen. Bi joerak markatu dute haren musika: alde batetik, Poloniako folklore musikak, eta bestetik, musika berriak. Lehenengo joerakoak ditu Piano kontzertua (1949), Obertura antzinako estiloan (1950). Ondorengo lanetan, berriz, bere idazkera erabat aldatu zuen, eta dodekafonismoan oinarriturik, bestelako musika-adierazpide baten bila ibili zen. Lau Saio (1958), Adierazpideak (1960) eta beste hainbat obra musika-adierazpide berri baten bilaketaren fruituak dira.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.