Tadeusz Kantor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tadeusz Kantor

Bizitza
JaiotzaWielopole Skrzyńskie (en) Itzuli1915eko apirilaren 6a
Herrialdea Polonia
HeriotzaKrakovia1990eko abenduaren 8a (75 urte)
Hobiratze lekuaRakowicki Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaMarian Kantor
Ezkontidea(k)Ewa Krakowska (en) Itzuli  (1945 -  1961)
Maria Stangret-Kantor (en) Itzuli  (1961eko apirilaren 10a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, antzerki zuzendaria, eskultorea, eszenografoa eta artista bisuala
Lantokia(k)Krakovia
Jasotako sariak

IMDB: nm2207499 Find a Grave: 15902536 Edit the value on Wikidata

Tadeusz Kantor (Wielopole, Galitzia, Austria-Hungariako Inperioa, 1915eko apirilaren 6a - Krakovia, Polonia, 1990eko abenduaren 8a) poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendari bat izan zen.

Krakoviako Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. Pintura eta Eszenografia ikasi zituen, baina antzerkirako egindako lanengatik da batez ere ezagun. 1942an hasi zen antzezlanak idazten, ezkutuan, alemanen okupazio-garaian. 1956an, Cricot 2 Antzokia inauguratu zuen, eta bertako zuzendaria eta buruzagi artistikoa izan zen. Antzoki horretan, literatura-lanen moldaketak egin zituen hasieran, eta bere antzerki-lanenak ondoren. Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, Basileako Goethe Fundazioaren Rembrandt saria (1978). Antzerki-lanen artean ditu: Klase hila (1975), Wielopole, Wielopole (1980), Ez naiz sekula itzuliko (1988), Gaur nire urtebetetzea da (1991, hil ondoren estreinatua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tadeusz Kantor Aldatu lotura Wikidatan