Tafallako gudua

Koordenatuak: 42°31′00″N 1°40′00″W / 42.516667°N 1.666667°W / 42.516667; -1.666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tafallako gudua
Data1043 (agian 1035)
LekuaTafalla
Koordenatuak42°31′00″N 1°40′00″W / 42.516667°N 1.666667°W / 42.516667; -1.666667
EmaitzaIruindarren garaipena
Gudulariak
Iruñeko Erresuma Aragoiko konderria
Zaragozako taifa
Buruzagiak
Gartzea III.a Santxez Naiarakoa Ramiro Aragoikoa
Al-Mustain I.a

Tafallako gudua Nafarroako herri horretatik gertu 1043an (aditu batzuen ustez 1035ean) izandako gudua izan zen.

Guduan iruindar armadak Ramiro Aragoikoak eta Zaragozako taifaren buruzagiak- ziur asko Al-Mustain I.ak- zuzendutako armada mendean hartu zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso III.a Gartzeitz Nagusia hil zenean bere semeen artean jarauntsi zituzten bere ondasunak. Ramiro Aragoikoa seme nagusia zen baina, sasikumea izanda, ezin zuen Iruñeko Erresuma jarauntsi eta, beraz, Gartzea Santxez bilakatu zen Iruñeko errege. Beste anaiak, Fernando Santxez Gaztelako kondea eta Gonzalo Santxez Ribagortzako kondea, ez ziren erregeak izango, beti iruindar tronuaren menpean izango zirenez, regulus titulua izango zutelako.[1]

Ramiro erdeinaturik sentitu zenez Gartzea erasotzea erabaki zuen eta horretarako Zaragozako taifaren buruzagiaren laguntza eskatu zuen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago guduari buruzko datu zehatzik. Tafallaren ingurumarian gertu zen eta, adituen ustetan, laburra izan zen. Iruindarren garaipenak Ramiroren atzera-egitea bultzatu zuen. Kondairak dio zaldia ere galdu zuela gudu-zelaian eta zaldia iruindar erregearen eskuetan amaitu zela.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guduaren ondoren, Gartzea Ramiro anaiarekin bihozbera izan zen: barkatu eta zenbait gaztelu eman zizkion. Aragoiarrak ez zuen berriro saiakera errepikatu anaia bizi zen bitartean.

Bere laguntzagatik, tafallarrek Nobles, leales y esforzados titulua jaso zuten. Garaipen hori dela eta, Uxueko Ama Birjinaren Santutegiko erromeria ospatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia ISBN 978-84-96467-47-7..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]