Tahar Djaout
Wikipedia(e)tik
Tahar Djaout aljeriar idazlea izan zen (Kabilia, 1954 - Aljer, 1993). Informazio Zientziak ikasi ondoren, kazetari gisa hasi zen lanean (1976). Algérie-Actualité astekarian egin zuen lan. 1993an Ruptures argitalpena sortu zuen eta bertako erredakzioburu izan zen. Estatuaren agintaritzatik urruti egon zen beti, eta argitaratzen zituen artikuluetan moderazioaren eta tolerantziaren aldeko apustua egiten zuen. Hainbat liburu idatzi zuen: Les Chercheurs d´os (1984, Hezur-bilatzaileak), L´Invention du désert (1987, Basamortuko asmakizuna), L´Exproprié (1991, Lurgabetua), Les Vigiles (1991, Zaindariak). Aljerren hil zuten buruan bi tiro emanda.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
