Tahoe Lakua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tahoe Lakuko ur garbiak

Tahoe Lakua (ingelesez Lake Tahoe, /leɪk taho/ ahoskatua), AEBen mendebaldean, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko mugan, Sierra Nevadan dagoen ur gezako laku handi bat da.

Lakua, bere ur garbi eta gardenagatik ospetsua da, baita norabide guztietan dituen mendien ikuspegiagatik ere. Eskualdeari, soilik Tahoe deitzen zaio, eta eski, udako kirol eta kasino gune bezala ezaguna da. Lakuak, bere ura, Truckee ibaitik jasotzen du (Truckee river ingelesez).

Bere luzera, 35 kilometrokoa da, eta, zabalera, 19koa. Bere azalera 495 kilometro karratukoa da. Bere batez besteko sakonera 301 metrokoa da, eta, gehienezkoa, 501ekoa. Bere ur bolumena 151 kilometro kubikokoa da. Bere kostaldea 114 kilometro luze da eta 1.899 metroko garaieran dago.

Bere inguruan dauden hiririk garrantzitsuenak, South Lake Tahoe, Truckee eta Tahoe City Kalifornian eta Reno, Carson City eta Stateline Nevadan dira.

39°5′N 120°4′W / 39.083°N 120.067°W / 39.083; -120.067Koordenatuak: 39°5′N 120°4′W / 39.083°N 120.067°W / 39.083; -120.067

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahoe Lakua Aldatu lotura Wikidatan