Tahurwaili
Tahurwaili, errege hitita bat izan zen, Alluannaren oinordekoa, beharbada, hau hila izan ondoren. Bere erregealdia, hititar inperio ertaina edo aro iluna deritzon garaiaren zati da.
Telepinuren Erreskriptoan, Ammuna erregearen Titi semea hil zuen Tahurwaili bat agertzen da, Huzzia I.ari, Ammuna hil ondoren tronuratzen laguntzeko. Ondoren, Huzziak, tronua, Telepinuren esku galdu zuenean, Tahurwaili hau, erbesteratu egin behar izan zen. Historialari batzuk, Huzziaren laguntzailea izan zen Tahurwaili, Alluanna hil zuen erregearekin identifikatzen dute, orain arte, frogarik aurkitu ez den arren.
Tahurwailik, Telepinuk Kizzuwadnarekin sinatutako aliantza hitzarmena berritu zuen, bere erregealdiari buruz ezagutzen den ekintza bakarrean. Argi zehaztu gabeko baldintzetan, bere oinordekoa, Hantil II.a izan zen, historialari batzuek, Alluannaren semetzat hartzen dutena.
| Aurrekoa Alluanna |
Errege hitita Zehaztu gabea |
Ondorengoa Hantil II.a |