Taibhdhearc na Gaillimhe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taibhdhearc na Gaillimhe
An Taibhdhearc
Taibhdhearc na GaillimheAn Taibhdhearc
Galway hiriko Taibhdhearc na Gaillimhe antzokiaren aurrekaldea
Mota Irlanderazko antzerkingintza
Hiria Middle Street, Galway
Herrialdea Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Irekiera data 1928
Webgunea http://www.antaibhdhearc.com/

Taibhdhearc na Gaillimhe, askotan An Taibhdhearc (euskarazko ahoskera "An Taib-Iark" da, esanahia berriz Galwayko Antzokia edo soilik Antzokia da) izen laburduraz ere deitzen da, Irlandako gaelera edo irlandera hizkuntzaren antzoki nazionala da. Galway hirian kokatuta dago eta 1928an Hilton Edwards eta Micháel Macliammóir antzerkigileen eskutik sortu zuten. Gaelera edo irlandera hutsezko antzerki-lanak emateko ospe handia du.

'Taibhdhearc' hitza aintzineko irlanderazko agirietan latinezko 'teatrum' hitzaren baliokide bezala erabiltzen zen. Hitza bi zatitan banaturik dago, 'taibh' eta 'dearc'. Gaur egungo irlandera modernoan 'taibhrigh' aditzak 'amets egin' esan nahi du eta 'taibhsigh' hitzak berriz 'agertu' edo 'azaldu'. Antzeko hitza 'taibhse' da eta 'mamua' esan nahi du. 'Dearc' aditzak 'ikusi' esan nahi du eta 'dearc-fhógrán' ('ikusizko iragarki') hitz-osaketaren zati da. Irlandera modernoan 'antzoki' hitzaren gaur egungo parekidea 'amharclann' da.

Gaur egun eraikuntza bera hiriaren jatorrizko Augustiniarren Abadetxearen aztarnen gainean eraikita dago. Bere hormetako bat aintzineko abadetxe honen jatorrizko hormetako bat da, gainera garai hartako tailatutako harrizko lehioak ere baditu. Antzokiaren kokapena An tSráid Láir edo Middle Street kalean dago, hau da, Galway hiriko erdi aroko erdigunearen bihotz-bihotzean.

Urteak igaro hala, bertan ikusi den antzerki motaren gehiengoa drama eta musika ekoizpenak izan dira, batzuetan nazioarteko filmen pantailaratze bat edo beste ere bai. Hiriko artealdi lanpetu edo zeregintsuena Galwayko Arteen Jaialdia ospatzen diren bi asteak izan ohi dira.

2004an An Taibhdhearc antzokiak Gradam Bhaitéir Uí Mhaicín saria irabazi zuen Darach Ó Scolaí egilearen Coinneáil Orainn antzerki-lanaren gidoiarengatik. Hurrengo urte osoz antzerki-lan hau An Taibhdhearc antzerkian antzeztu zuten.

Abuztu osoz eta Irailaren hasieran An Taibhdhearc antzerkiak Irlandar musika eta Irlandar dantzez hornitutako "Music at the Crossroads" (euskaraz "Musika Bidegurutzean") ekitaldia ospetsua eskaintzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]