Taigete

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taigete (grezieraz Ταϋγέτη), greziar mitologiaren arabera, Pleiadeetako bat zen, Atlas eta Pleioneren alaba beraz. Zeus jainkoak maite izan zuen, hasiera batean, uko egin eta Artemisa jainkosari, jainkoagandik ihes egiteko laguntza eskatu zion arren. Ehizaren jainkosak, Taigete, orein bihurtu zuen, eta, honek, ondorioz, Zeriniako oreina sagaratu zion. Beste egile batzuen arabera, azkenean, Olinpoko jainko nagusiaren aurrean amore ematen du, eta, elkarrekin, Lazedemon izeneko seme bat izaten dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taigete Aldatu lotura Wikidatan