Taigete (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taigete (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)21,9
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (en) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2000ko azaroaren 25a
Honen izena daramaTaigete
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis29.246.700 km
Periapsis17.473.300 km
Ardatzerdi handia22.438.668 km
Eszentrikotasuna0,252
Orbita-periodoa686,67 egun
Makurdura orbitala164,89018 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa5 km
Masa160 Pg
Dentsitatea2,6 g/cm³
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2000 J 9

Taigete (grekoa: Ταϋγέτη), edo Jupiter XX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taigete satelite txikia da (5 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164° eta 165,5°-ko bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 25ean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taigete satelite-izena mitologia grekoko Taigete pertsonaian du jatorria; Taigete pleiadeetariko bat zen, Atlasen alaba eta Zeusen maitalea.

Hasieran, S/2000 J 9 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bederatzigarren satelitea zela. Taigete behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]