Taipei
Taipei (txineraz 台北市, Hanyu Pinyin Táibĕi Shì, taiwaneraz Tâi-pak) Taiwango edo Txinako Errepublikako hiriburua da. 2000n 2.600.543 biztanle zituen.
Taiwango industria gune nagusia da: ehungintza, tresneria elektrikoak eta mekanikoak, kimika industria, ontziolak, motorrak, zurgintza, janari industria eta eraikuntzarako gaiak dira. Aipagarria da Jauregi eta Museo nazionala, txinatar portzelanak, pinturak eta kaligrafiak dituena.
[aldatu] Historia
1708. urtean sortu zuten hiria Txinako hego-ekialdetik bertaratu ziren txinatarrek. 1895. urtetik aurrera japoniarrek modernizatu zuten hiria, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean txinatarren esku zen berriro ere.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Taipei 101, munduko etxeorratz garaiena izan zena.
- Hiru unibertsitate
- Nazioarteko aireportua
- Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua.
| Taiwan probintziako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Chiayi • Changhua • Hshinchu • Hualien • Kaohsiung • Kaohsiung Konderria • Miaoli • Nantou • Penghu • Pingtung • Taichung • Tainan • Taipei • Taipei Konderria • Taitung • Taoyuang • Yilan • Yunlin |
||
| Artikulu hau Taiwango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.