Taipei
Taipei[1][2] (txineraz 台北市; Hanyu Pinyin Táibĕi Shì; taiwaneraz Tâi-pak) Taiwango edo Txinako Errepublikako hiriburua da. 2000n 2.600.543 biztanle zituen.
Taiwango industria gune nagusia da: ehungintza, tresneria elektrikoak eta mekanikoak, kimika industria, ontziolak, motorrak, zurgintza, janari industria eta eraikuntzarako gaiak dira. Aipagarria da Jauregi eta Museo nazionala, txinatar portzelanak, pinturak eta kaligrafiak dituena.
Historia
1708. urtean sortu zuten hiria Txinako hego-ekialdetik bertaratu ziren txinatarrek. 1895. urtetik aurrera japoniarrek modernizatu zuten hiria, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean txinatarren esku zen berriro ere.
Klima
Datu klimatikoak (Taipei, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.1 | 19.6 | 22.1 | 25.7 | 29.2 | 32.0 | 34.3 | 33.8 | 31.1 | 27.5 | 24.2 | 20.7 | 26.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.1 | 16.5 | 18.5 | 21.9 | 25.2 | 27.7 | 29.6 | 29.2 | 27.4 | 24.5 | 21.5 | 17.9 | 23 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.9 | 14.2 | 15.8 | 19.0 | 22.3 | 24.6 | 26.3 | 26.1 | 24.8 | 22.3 | 19.3 | 15.6 | 20.4 |
Euria (mm) | 83.2 | 170.3 | 180.4 | 177.8 | 234.5 | 325.9 | 245.1 | 322.1 | 360.5 | 148.9 | 83.1 | 73.3 | 2405.1 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 14.1 | 14.6 | 15.5 | 14.9 | 14.8 | 15.5 | 12.3 | 14.0 | 13.8 | 11.9 | 12.4 | 11.7 | 165.5 |
Eguzki orduak | 80.6 | 71.3 | 89.6 | 92.6 | 113.7 | 121.7 | 179.0 | 188.9 | 153.7 | 124.0 | 99.4 | 90.7 | 1405.2 |
Hezetasuna (%) | 78.5 | 80.6 | 79.5 | 77.8 | 76.6 | 77.3 | 73.0 | 74.1 | 75.8 | 75.3 | 75.4 | 75.4 | 76.6 |
Iturria: [3] |
Ondasun nabarmenak
- Taipei 101, munduko etxe orratz garaiena izan zena.
- Hiru unibertsitate
- Nazioarteko aireportua
- Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua.
- Taipei zubia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Statistics > Monthly Mean. Central Weather Bureau.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Taipeiko udalaren webgunea.
Taiwan probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Chiayi • Changhua • Hshinchu • Hualien • Kaohsiung • Miaoli • Nantou • Penghu • Pingtung • Taichung • Tainan • Taipei • Taipei Berria • Taitung • Taoyuang • Yilan • Yunlin |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taipei |
Artikulu hau Taiwango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |