Taira no Kiyomori

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taira no Kiyomori (1118-1181eko martxoak 21, Taira klan boteretsuko buruzagi bat eta Japoniako samuraien klaseko lehen partaidea izan zen.

Taira klanak, bere burua erabilgarri bihurtu zuen gorte inperialarentzat, Setoko Barne Itsasoko piratak erreprimitu zituenean. 1156an, Sutoku inseiak, Minamoto klana, Go Shirakawa une horretan gobernatzen zuen erregearen aurkako matxinada batean laguntzeko erabili zuenean, Kiyomorik Shirakawa babestu eta Minamoto klana garaitu zuen.

Minamototarrek, itzulera bat antolatu zuten 1159an, baina Kiyomorik berriz garaitu zituen, Minamoto klaneko gizon guztiak exekutatuz, Minamoto no Yoritomo eta Minamoto no Yoshitsune umeak izan ezik, ondoren, tronutik botako zutenak. Denbora batez garaile, Kiyomorik, gorteko kargurik altuenak jaso zituen, eta tronua manipulatu zuen, bere alabak, familia inperialeko kide izateko ezkonduz.

Taira tropak, aristokraten bide antzuetatik abiatu ziren eta Yoritomo indartsuarenak baino gutxiago izan ziren, nork 1185ean menderatu zituen.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taira no Kiyomori Aldatu lotura Wikidatan