Taitō (Tokio)
|
Taitō |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Koordenatuak | 35°43′00″N 139°47′00″E / 35.716667°N 139.783333°EKoordenatuak: 35°43′00″N 139°47′00″E / 35.716667°N 139.783333°E | ||
| Eremua | 10.08 km2 | ||
| Biztanleria | 175,346 bizt. (2008) | ||
| Dentsitatea | 15.890 bizt./km² | ||
| http://www.city.taito.tokyo.jp/foreign/english/taitou-e.html | |||
Taitō (japonieraz 台東区, Taitō-ku) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Ohikoa da beste hizkuntza batzuetan "Taitō hiria" deitzea. 2008an, bertako biztanleria 175.346 zen, 15.890 biztanle kilometro karratuko dentsitatearekin 10,08 kilometro karratuko eremuan.
Ezaugarriak [aldatu]
1947ko martxoaren 15ean sortua, auzo hau, 23 auzo berezietatik ipar-ekialdera kokatua dago. Hiriko toki interesgarri batzuk, Ueno parkea, Sumida parkea eta Sensoji tenplua dira.
Uenoko barrutian, armada inperialak, Tokugawa shogunerriaren azken babesa 1868an garaitu zuen gudua gertatu zen. Barrutia, Ueno Parkeak domeinatzen du, gudua gertatu zen tokian sortua eta 1873an parke publiko bihurtu zena. Parkean, zenbait museo daude, horien artean Tokioko Museo Nazionala, Zientzien Museo Nazionala eta Mendebaldeko Artearen Museo Nazionala. Parkean, Shogi-Tai hilobia dago: Ueno mendiko guduan borrokatu zuten samuraiak gogorarazten dituzten bi hilarri.
Auzo honetan, Sumidagawa su artifizial jaialdia ospatzen da, Asakusa samba aratustea eta Sanja Matsuri jaialdia, Tokioko hiru jaialdirik handienetako bat.
Kanpo loturak [aldatu]
- Taitō auzoko webgune ofiziala ingelesez
- Taitō auzoko webgune ofiziala japonieraz
| Tokio prefektura | ||
|---|---|---|
| Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
| Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||