Tajik etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tajik etnia
تاجيک
Tajik people.jpg
Tajik (Afganistan)
Biztanleak guztira 15 - 20 milioi inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Afganistan:8.213.380 milioi (2012)[1]
 Tajikistan:6.206.939 (2012)[2]
 Uzbekistan:1.419.709[3]
 Txina:41.028[4]
Hizkuntza Persiera (Dari eta Tajikera dialektoak) eta Pamirreko hizkuntzak
Erlijioa Musulman-sunitak eta gutxiengo xiita

Tajik etnia (persieraz: تاجيک Tājīk, errusieraz: Таджики, txineraz: 塔吉克族; Hanyu Pinyin: Tâjíkè zú) Erdialdeko Asian bizi den eta persiera hizkuntza (dari eta tajikera dialektoak) duen talde etnolinguistikoa da. Multzo handienak Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistanen bizi dira. Afganistango gerratik ihes egindako asko Iran eta Pakistanen bizi dira.[5]

Hasieran tajik terminoa mespretxuzkoa zen baino azkeneko hamarkadetan, batez ere sobietar administrazioaren eraginez, onargarri bihurtu da. Tajikak izendatzeko fārsī (persiar), fārsīwān (persieradun), eta dīhgān (tajikeraz: Деҳқон, dehqon, literalki "nekazari edo herritar sedentarioa") hitzak ere erabiltzen dira.

Txinako tajikak Xinjiang probintzian bizi dira eta iraniar hizkuntzetan mintzatzen dira (sarikoli eta wakhi).

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tajik gehienak Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistanen bizi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tajik etnia Aldatu lotura Wikidatan