Talamo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gezi gorriak talamoaren kokapena adierazten du


Talamoa ornodunek duten garuneko osagaietako bat da, gai grisak osatua eta dientzefaloan kokatua. Hipotalamoaren gainean dago, entzefaloaren hirugarren bentrikuluaren alde batean eta bestean (garunaren erdialdean, gutxi gorabehera). Talamo optikoa ere deitzen zaio.

Talamoaren funtzio nagusia nerbio sentsorialen kinadak kortexera transmititzean datza. Izan ere, zentzumen-bide guztiek (usain-bideak izan ezik) talamoan geldialdia egiten dute, kortexera iritsi aurretik. Bide horietan bidaiatzen duten sentipenak kontzienteak egiten dira kortexen.

Talamoak iragazki baten gisa jarduten du, garrantzirik gabeko sentipenak baztertuz eta jasotzen duen zentzumen-informazioaren zati bat kortexera eramanez.

Bi zati oboideek osatzen dute talamoa, eta bere ikerketa anatomikorako hainbat nukleo desberdinetan banatzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talamo Aldatu lotura Wikidatan