Talat Pasha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Talat Pasha
Talat Pasha

Talat Pasha 1915 aldean.


1917ko otsailak 4 – 1918ko urriak 8
Aurrekoa Said Halim Pasha
Ondorengoa Ahmed Izzet Pasha

Jaiotza 1872
Kırcaali, Otomandar Inperioa, gaur egun Kardzhali, Bulgaria
Heriotza 1921eko martxoaren 15a
Berlin, Alemania
Alderdi Politikoa Batasuna eta Progresuaren Batzordea
Erlijioa Xiita

Talat Pasha (otomandar turkiera zaharrean: طلعت پاشا, batzuetan Tala'at Pasha edo Talaat Pasha transkribatua), jaiotze izena Mehmed Talaat (otomandar turkiera zaharrean: محمد طلعت, turkieraz: Mehmed Talât edo Mehmet Talat) (Kırcaali, 1872 - Berlin, 1921eko martxoaren 15a ) Otomandar Inperioko politikaria izan zen. Turkiar gazteak erakundearen buruzagia izan zen, eta Otomandar Inperioko Bisir Handia 1917-1918 bitartean.

Turkiar gazteak erakundean jardun zuen gaztetandik, eta 1893-1895 bitartean kartzelan egon ondoren, goi-mailako karguak bete zituen Turkiako telegrafo-konpainian, 1908an kaleratu zuten arte. Turkiar gazteen matxinadaren ondoren (1908), diputatu hautatu zuten Edirnen, eta 1909an Barne Arazoetarako ministro izendatu zuten, eta Postarako ministro egin zuten ondoren. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik, aliatuen aldeko jarrera garbia erakutsi zuen baina, Enver Pasha gerra-ministroaren eraginez, alemaniarren alde jarri zen gerra hasitakoan. Barne-arazoez arduratu zen 1914tik aurrera, eta armeniarren deportazioa eta gupidagabeko genozidioa bideratu zituen (600.000 armeniarretik gora hil ziren neurri haien ondorioz). Inperio Otomaneko Bisir Handi izendatu zuten 1917an, eta Alemaniara ihes egin zuen 1918ko urrian, gerra amaitu baino lehenago, turkiar gobernuko beste goi-agintari batzuekin. Hiru urte geroago, atentatu batean hil zuten Berlinen armeniar batzuek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talat Pasha Aldatu lotura Wikidatan