Talia (musa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Villa Adrianako estatua, Pradoko Museoa
Artikulu hau musari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Talia».

Greziar mitologian, Talia[1] (antzinako grezieraz: Θάλεια, Θαλία "loratzen dena"), komedia eta olerkaritza bukoliko eta artzain olerkaritzaren musa zen. Landatar jainkosa bat zen, eta, orotar, neska gazte alai bat bezala irudikatzen zen, itxura bizikoa eta begirada umoretsuduna, bere eskuetan, mozorro komiko bat eta artzain makila bat eramanez, huntz koroa bat buruan hilezkortasun adierazgarri bezala, eta, oinetako bezala, sandalia edo bortzegiak zeramatzana.

Talia, Zeus eta Mnemosineren alaba zen, eta zazpigarren musa, jaiotza ordenari dagokionez. Apolorekin, Koribanteak izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talia (musa) Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.