Talo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talo
Talogileak Bidarten
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
OsagaiakArto irina, ura, gatza

Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla borobilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia, Euskal Herrian tradizio luzea duena.

2009ko maiatzean Errenterian antolatu zuten Euskal Herriko I. Talo Txapelketa, Landare Elkartearen eskutik.

Osagaiak

Prestaketa

Jarri arto-irina ontzi zabal batean, arto-irina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.

Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.

Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra...

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talo Aldatu lotura Wikidatan