Tamanrasset
Wikipedia(e)tik
|
Tamanrasset |
|
|---|---|
| Arabieraz Berbereraz |
تمنراست |
| Estatua | |
| Probintzia | Tamanrasset probintzia |
| Koordenatuak | 22°47′06″N 5°31′22″E / 22.785°N 5.52278°EKoordenatuak: 22°47′06″N 5°31′22″E / 22.785°N 5.52278°E |
| Eremua | 37.713 km2 |
| Garaiera | 1320 m |
| Biztanleria | 76.000 bizt. |
| Dentsitatea | 2,02 bizt./km² |
Tamanrasset[1] (arabieraz: تمنراست; amazigeraz:
) Aljeriako Saharako hegoaldeko herria da, Hoggar mendialdean dagoena. 38.146 biztanle ditu (1987).
Eduki-taula |
Klima [aldatu]
Basamortuko klima garaierak (1.378 m) leuntzen badu ere, itzalean munduko tenperatura beroenetakoak jaso dira han (38 °C-tik gora).
| Datu klimatikoak (Tamanrasset) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 27.5 | 29.9 | 29.8 | 35.0 | 39.1 | 44.7 | 47.4 | 47.4 | 42.5 | 34.8 | 28.6 | 27.2 | 47.4 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 18.8 | 20.6 | 22.9 | 26.7 | 31.5 | 34.2 | 35.9 | 34.0 | 30.4 | 25.1 | 21.5 | 18.3 | 26.7 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -5.3 | -4.4 | -2.9 | 0.4 | 4.7 | 6.9 | 7.2 | 7.0 | 5.7 | -0.1 | 0.0 | -4.6 | -5.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.4 | 7.5 | 8.6 | 12.8 | 15.2 | 17.9 | 18.3 | 17.2 | 15.0 | 13.4 | 9.5 | 7.4 | 12.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 4.9 | 3.6 | 5.1 | 2.2 | 0.7 | 2.9 | 11.6 | 14.4 | 9.0 | 4.0 | 0.9 | 3.5 | 62.8 |
| Iturria: Weatherbase [2] | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Tuareg berberiarren egoitza da. Aljeria iparretik hegoaldera zeharkatzen duen Trans-Sahara errepideko gune garrantzitsua da. Herria, Saharako bideak babestea helburu zuen postu militarraren inguruan eraiki zen.
Ekonomia [aldatu]
Izen bereko oasian fruituak (muxika, zitrikoak, datilak, almendrak, pikoak), laboreak eta artoa hazten dira. Turismoak hilabete hotzenetan du garrantzia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.