Tamaróngo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tamaróngo gudua
Data 1037ko abuztuaren amaiera edo irailaren hasiera
Lekua Tamarón
Emaitza Iruindar-gaztelarren garaipena
Gudulariak
Banner of arms kingdom of Castile.svg Gaztelako konderria
Arrano beltza.svg Iruñeko Erresuma
Banner of arms kingdom of Leon.svg Leongo Erresuma
Buruzagiak
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa
Gartzea III.a Santxez Naiarakoa
Bermudo III.a Leongoa

Tamaróngo gudua (gaztelaniaz: Batalla de Tamarón) Burgosko herri horretatik gertu 1037ko abuztuaren 30ean, irailaren 1ean edo irailaren 4an izandako gudua izan zen. Guduan Gaztelako kondea zen Fernando Santxez, iruindar armadaren laguntzari esker, Bermudo III.a Leongoa mendean hartu zuen.[1]

Antso III.a Gartzez Nagusiak Cea eta Pisuerga ibaien artean dagoen Tierra de Campos konkistatu ondoren, Gaztelarako utzi zuen. Bermudo III.ak, eskualdea berreskuratu nahian, eraso egin baina Fernando Gaztelakoak Gartzea bere anaiaren laguntza eskatu zuen eskualdea mantentzeko. Iruindar-gaztelar gudarosteek Leongo erregea hil zuten guduan[2] eta Gaztelako kondea Leongo errege bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Díez, Gonzalo (2004), El Condado de Castilla (711-1038). La historia frente a la leyenda, Valladolid: Castilla eta Leongo Junta, ISBN 84-8718-275-8, http://books.google.es/books?id=LupPgeugGgEC&pg=PA724 .
  2. In era MLXXVI die III feria occiderunt regem Veremutus in Val de Tamaron. Anales Castellanos Segundos CSIC