Tamarindo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tamarindo
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Generoa: Tamarindus
Espeziea: Tamarindus indica
L.

Tamarindoa (Tamarindus indica) zuhaitz tropikal bat da, bere jatorria, ekialdeko Afrikan duena, baina orain, Asia tropikaleko toki askotan eta Latinoamerikan ere badagoena. Izena arabieratik datorikio: تمر هندي tamr hindi, "Indiako datila".

Tamarindus generoko espezie bakarra da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitzak, 20 metro garai izan daiteke. Tamarindoaren hostoek, 10 eta 18 foliolo artean izaten dituzte. Zuhaitzak, poltsa itxurako marroi koloreko fruituak ematen ditu. Haziak, fruitu honen barnean daude, laranja eta marroi arteko kolorea duen mami itsasgarri batekin estalita.

Fruituaren mamia, gozagarri gisa erabiltzen da Asia eta Latinoamerikako sukaldaritzan. Saltsa ingelesaren osagai garrantzitsuetako bat da, baita beste saltsa batzuena ere. Fruitu gaztearen mamia, garratza da, eta hainbat platerentzako egokia. Fruitua helduta dagoenean, berriz, gozoa da, eta postreentzako oso egokia. Mamiak, hostoek eta azalak, erabilpen medikoak dituzte. Adibidez, Filipina aldean, hostoak, tradizionalki, tean erabiltzen dira, malariak eragindako sukarra jaisteko.

Bere dentsitate eta iraupenagatik, tamarindoaren zura, altzariak egiteko ere erabili daiteke. Zuhaitz hauek India hegoaldean oso ohikoak dira, Andhra Pradesh estatuan bereziki. Herrialdeko errepide eta autobideetan itzala emateko erabiltzen dira. Tximinoei asko gustatzen zaizkie tamarindoaren fruitu helduak. India hegoaldean, oinarrizko dietaren zati da. Bertan Sambharra, Pulihora arroza eta beste plater batzuk prestatzen dira tamarindoarekin.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamarindoaren fruituak

Tamarindoa, mundu guztiko indiar dendetan aurki daiteke. Mexiko, Panama, Venezuela, Kolonbia eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, goxoki gisa ere saltzen da, baita edari gisa ere. Tamarindoa, bere ezaugarri medizinalengatik, botika ayurvediko gisa erabiltzen da, liseriketa edo urdail arazoentzat.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak, ez dira berez tamarindoak, baizik eta milazkak (Tamarix gallica), zuhaitz itxura eman dieten zuhaixkak, jatorria Nafarroako Erriberan dutenak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) [1]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tamarindo