Tamazight

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berberea
Tamazight
Non mintzatzen den: Maroko eta Aljeria batez ere; hizkuntza komunitate txikiak: Tunisia, Libia, Egipto, Mauritania, Niger eta Mali 
Eskualdea: Afrika iparraldea
Guztira hiztunak: 42 milioi
Hizkuntza familia: Afroasiarra
 Berberea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3: — 
Berber-map.png
Berbere hizkuntzen hedapena 

Tamazight edo berbere hizkuntzak berbereek mintzatzen dituzten hizkuntza afroasiar kamitikoei ematen zaien izena da.

Hizkuntza izendatzeko berbere izan da ohiko forma.Berbere arabieraren hiztunek berbereen hizkuntza gutxiesteko erabiltzen zen: "ber ber egiten zutenak" da izen honen jatorria, hau da, "hitz egiten ez dakitenak".

Baina egun tamazight ere erabiltzen da, hau da, amazighek beraiek beren hizkuntzari ematen dioten izena. Tamazight amazigh hitzaren femeninoa da (tamazighteraz izena t...t erantziz femenino bihurtzen da), arabieraz bezala tamazighteraz hizkuntzak femenino direlako.

Berberea Maroko eta Aljerian (Kabilia eskualdea) hitz egiten da batik bat, baina hizkuntza komunitate txikiagoetan Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania eta Nigerren ere bai. Aintzinatean, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinentearen iparralde guztian mintzatzen zen berberea, eta baita Kanaria irletan ere (guantxea).

Eduki-taula

[aldatu] Idazkera

STOP seinalea arabieraz eta tamazightez

[aldatu] Tamazightaren aldaerak

Tamazighta gaur egun hainbat lurraldetan banaturik dago, beraien artean urrundurik dauden hainbat hizkuntz komunitate berbere sortuz.

Sakabanaketa honen eraginez, egun tamazightaren lau aldaera nagusi bereiz daitezke. Aldaerok ondokoak dira, jatorrizko hiztunak zehaztuz (Hayward 2000: 76):

  • Marokoko iparmendebaldean, Aljeriako iparraldean, Tunisian eta Libian: xluh edo taxelhit (3.000.000), tamazight aldaera (3.000.000) eta tarifit (2.000.000), hiruok Marokoko Rifean, kabiliarra edo taqbaylit (3.074.000) eta taxawit edo xawia Aljerian.
  • Ekialdeko Libian (awjilah, 2.000) eta Egiptoko Siwa oasian (siwa, 5.000).
  • Mauritanian: zenaga (25.000).

[aldatu] Erreferentziak

  • HAYWARD, R. J. (2000): “Afroasiatic”, in HEINE, B. i D. Nurse (2000): African languages. An introduction, Cambridge: Cambridge University Press, 74-98 orr.

[aldatu] Kanpo loturak