Tana

Wikipedia(e)tik
Tana lakua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tana
ጣና ሐይቅ (am)
Lake tana.jpg

Tanaren satelite bidezko argazkia (1991)

Kokalekua Etiopia
Eremua 3000-3500 km²
Zabalera 66 km
Luzera 84 km
Gehienezko sakonera 15 m
Betebidea Lesser Abay, Kilti, Magech, Reb eta Gumara ibaiak
Hustubidea Nilo Urdina
Uharteak Tana Qirqos, Daga, Dek eta Meshralia
Hiriak Bahir Dar, Gorgora

Tana[1] (amhareraz: ጣና ሐይቅ, Ṭānā Hāyḳ; Ge'ez: ጻና Ṣānā) Etiopiako aintzirarik handiena da, eta Nilo Urdinaren sorburua. Etiopiar mendigunearen ipar-mendebaldean dago, Amhara eskualdean, 1.840 metroko garaieran. 84 kmko luzera eta 66 kmko zabalera du. Garai eta eurien arabera, 3.000 eta 3.500 kilometro arteko azalera izaten du. Gehienezko sakonera 15 metrokoa da. Lesser Abay, Kilti, Magech, Reb eta Gumara ibaien ura hartzen du.

Tana aintziran 37 uharte inguru daude, handiena Tana Qirqos. Uharte batzuetan XIV., XV. eta XVI. mendeetan eraikitako monasterio koptoak daude (adierazgarrienak Kebran Gabriel, Ura Kidane, Meret, Narga Sélassié, Déga Estifanos, Medhane Alem de Rema, Kota Maryam eta Mertola Maryam dira). Leku bakartu hauetan eskuizkribu eta artelan erlijiosoak babestu zituzten. Santutegien kanpoko paretak pintura ederrez apaindurik daude. Etiopiar enperadore batzuk monasterio hauetan izan ziren lurperatuak[2].

Erreferentziak [aldatu]

  1. Euskaltzaindia (2012-03-30), 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0167.pdf 
  2. World Heritage Centre: Lake Tana - Churches and Monasteries

Kanpo loturak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tana