Tanganyika
|
||||
|---|---|---|---|---|
Aintziraren satelite bidezko argazkia |
||||
| Kokalekua | Burundi KED Tanzania Zambia |
|||
| Garaiera | 773 m | |||
| Zabalera | 50-72 km | |||
| Luzera | 673 km | |||
| Bataz besteko sakonera | 570 m | |||
| Gehienezko sakonera | 1470 m | |||
| Arroa | 231.000 km² | |||
| Ertzaren luzera | 1828 km | |||
| Betebidea | Ruzizi ibaia, Malagarasi ibaia eta Kalambo ibaia | |||
| Hustubidea | Lukuga ibaia | |||
| Hiriak | Kigoma, Tanzania Kalemie, KED |
|||
Tanganyika[1] Erdialdeko Afrikako aintzira handienetatik bigarrena da hedaduraz (lehena Victoria da), eta munduko handienen artean ere bigarrena da bolumenez eta sakoneraz (lehena Baikal da). Mendebaldeko zibilizaziorako aintzira hura aurkitu zuen Richard Francis Burton esploratzaileak zioenez, tokiko hizkuntzako kou tanganyika aditzetik hartua da izena, eta «elkartu» esan nahi zuen, urak batzen ziren edo tribuak elkartzen ziren tokia zelako.[2]
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Aintzira Rift Haran Handia-n kokatuta dago eta mendiz inguratuta dago.Afrikako bigarren aintzira handiena da azaleran erreparatuz gero, baina sakonena. Tanganyika lau herrialderen menpe dago: Burundi, Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED), Tanzania eta Zambia, KEDek (%45) eta Tanzaniak (%41) gehiengoa izanik.
Biodibertsitatea [aldatu]
Aintzira honetan gutxienez 250 espezie arrain ziklido eta beste 150 ez-ziklido bizi dira, gehienek aintziraren errekastroan kokatzen dira, 180 metrotako sakoneran.Tanganyika aintzira espezie ezberdinen eboluzioa ikertzeko leku garrantzitsua da.
Historia [aldatu]
Richard Francis Burton eta John Speke, esploratzaile britaniarrak, izan ziren lakua ikusi zuten lehenengo europarrak, 1858an. Nilo ibaiaren iturrien bila zebiltzala aurkitu zuten.John Speke bilatzen jarraitu zuen eta benetako iturria aurkitu zuen, Victoria aintzira.
Industria [aldatu]
Aintziratik arrantzatutako arrainek bertako biztaleriaren proteina iturri nagusiena da.Gaur egun, 45.000 pertsona lan egiten dute arrantzale moduan. Arrantza komertziala 1950 hamarkadan hasi zen eta ortik aurrera eragin zuzena izan du bertako espezie ezberdinetan. 1995ean, 180.000 tonelada arrain arrapatu zituzten.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
- ↑ «Tanzania», in Adrian ROOM: Placenames of the World, McFarland & Company, 2006, ISBN 0-7864-2248-3 (ikus 368. orrialdea).
Ikus, gainera [aldatu]
Koordenatuak: 6°30′0″S 29°30′0″E / 6.5°S 29.5°E
|
||
|
|
Aintzirak: A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa Eskualdeko estatuak: UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike |
|
