Tanjur

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tanjur edo Tengyur Tibeteko lama budisten bigarren kanona osatzen duen liburu saila da.

225 liburukitan bildutako 3.600 testuk osatzen dute. Indiako pentsalari handien iruzkinak (Nagarjunarenak eta beste batzuenak) eta Tibeteko zenbait pentsalariren testuak biltzen ditu. Antzinako indiar jakituriaren entziklopedia osatzen dute liburuok, eta gai askori buruz dihardute: metafisika, logika, artea eta alkimiari buruz, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]