Tantō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi tantō

Tantō sastakai baten antzeko ahoa duen arma labur bati ematen zaion izena da. Hasiera batean, katana txiki batekin nahas daiteke, baina bere diseinua hain da ezberdina, halakotzat jotzerik ez dagoela. Estetika berbera den arren, orria eta tsuka edo kirtenaren diseinuak askoz sinpleagoak dira.

Orohar, etiketa arrazoiengatik obi izeneko gerrikoan eramaten zen, erraztasun handiarekin ezkuta zitekeen arren. Bigarren arma wakizashia izan arren (katana baino bertsio laburragoa) edo kodachia (tachia baino laburragoa, samurai batzuk, nahiago zuten tantōa bere erabilgarritasun eta maneiagarritasunagatik, baita aurrez aurreko euren arte martzialen osagarri gisa ere.

Zeremonia objektu bezala, aro berrian zehar zabaldu zen, wakizashia edo kodachia, seppuku edo harakiri errituan ordezkatuz (samuraiak, desohoretze baten ondoren, bere ohorea berreskuratzeko egiten zuen zeremonia).

Modeloaren arabera, Tanto (guardiarekin), Hamadashi (guardia txikiarekin) eta Aikuchi (guardia gabe) ezberdin daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]