Tar-Alkarin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Alkarin quenya hizkuntzan "errege loriatsua" esan nahi duena, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Numenorren jaioa Eguzkiaren Bigarren Aroko 2406an jaioa. Herukalmo (Tar-Andukal) eta Tar-Vanimeldëren semea eta Tar-Kalmazilen aita izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetrua, bere ama Eguzkiaren Bigarren Aroko 2637an hartu behar zuen, baina bere aitak bere burua errege izendatu zuen eta legez kontra kendu zion tronua, aurreko urteetan, Tar-Vanimeldëren izenean gobernatzen aritu baitzen. Hala ere, bere aita ez zen kontutan hartu erregeen zerrendan, eta, hau hil ondoren, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2657an, Alkarinek tronua jaso zuen, Numenorreko hamazazpigarren errege bihurtuz.

Laurogei urtez gobernatu zuen, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2737 arte, urte honetan, bere oinordekoa, bere seme Tar-Kalmazil bihurtu zelarik.


Aurrekoa
Tar-Vanimeldë
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2657-2737
Ondorengoa
Tar-Kalmazil