Tar-Anarion

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Anarion "Eguzkiaren semea" esan nahi duena quenya hizkuntzan, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat zen, Hallakar eta Tar-Ankalimëren semea, eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 1003. urtean jaio zen.

Zetrua, Eguzkiaren Bigarren Aroko 1280. urtean jaso zuen, bere ama hil baino bost urte lehenago, honela, Numenorreko zortzigarren errege bihurtuz. Zetrua, bere seme Tar-Surioni eman zion 1394an, eta 1404an hil zen. Uste denez, bi seme gehiago izan zituen, baina, horietaz, ez da ezertxo ere ezagutzen.


Aurrekoa
Tar-Ankalimë
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 1280-1394
Ondorengoa
Tar-Surion