Tar-Miriel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar Miriel, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Eguzkiaren Bigarren Aroko 3117. urtean jaiotako Dunadan bat da, Tar-Palantir erregearen alaba bakarra, honen oinordekoa izan beharko zuena eskubide propioz eta herrialdeko legeengatik. Bere borondatearen aurka, bere lehengusu Ar-Pharazônekin ezkondu zen, eta erregina bezala boterea hartzean, Ar-Zimraphel deitzera pasa zen.

Ez da askorik ezagutzen berari buruz, Akallabêth edo Numenorren Hondoratzean itota hil zela izan ezik, itsaso zurrunbilotsura eraman zuen olatu batek harrapatu ondoren.

Legendariumeko beste bertsio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Lurraldeko herriak lanean, Christopher Tolkienek, bere aitaren antzinako testu batzuk sartu zituen, Tar-Miriel eta Numendilen seme zen Elentirren arteko maitasun istorio bati buruz hitzegiten dutenak.

Istorio guztietan, Elentir Mirielez maiteminduta zegoen, baina, puntu honetan, istorioa bi bertsiotan banatzen da: batean, Mirielek ezezkoa eman zion Elentirri, bere lehengusu Ar-Pharazôn maite baitzuen, eta Erdialdeko Lurraldean gertaturiko Numenortar gerretatik itzuli ondoren elkar adostuta, ezkontzen amaitu zuten. Bestean, Miriel eta Elentir, ia ezkon hitza emanda zeuden, baina Miriel Ar-Pharazônekin ezkontzera behartua izan zen eta honek tronua usurpatu zuen, Silmarillion lanean agertzen den bertsioan bezala.

Azkenean, Tolkienek, Elentirren agerpena arbuiatu zen azken bertsiorako.