Tar-Palantir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar Palantir, quenya hizkuntzez "Urrutitik ikusten duena" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Ar-Gimilzôr eta Inzilbêthen semea eta Gimilkhâden anaia. Eguzkiaren Bigarren Aroko 3035. urtean jaio zen, Inziladûn izenarekin, adunaikoz "Mendebaldeko Lorea" esan nahi duena.

Inziladûn, bere amaren oso antzekoa zen, Anduniëko Jaunen etxekoa zena, eta, beraz, Leialen artekoa. Bere aita Eguzkiaren Bigarren Aroko 3177. urtean hil ondoren tronua hartzean, Numenorreko hogeitalaugarren erregea bihurtu zen, eta Tar-Palantir titulua hartu zuen, quenya hizkuntzan idatzia, Ar-Gimilzôrrek eta aurreko erregeek jarraitu zuten gobernatzeko eragatik damutua.

Honela, Tar-Palantirren erregealdian, Leialak ez ziren jazarriak izan, Iluvatar Meneltarma mendian gurtzeko ohitura berreskuratu zen eta Nimloth berriz zaintzen hasi zen, Numenorreko zuhaitz zuria. Baina Gimilzhâd bere aita bezalakoa zen, eta argi aurre egiten zion Tar-Palantirri, Erregeen Gizonak deritzenen buruzagi bihurtu arte.

Tar-Palantir, oso edadetua zenean ezkondu zen, bere emaztearen izena ezagutzen ez den arren. Alaba bakarra baino ez zuten izan, Miriel izenekoa. Eguzkiaren Bigarren Aroko 3255. urtean, Tar-Palantir hil egin zen, eta bere iloba Ar-Pharazôn, Mirielekin ezkondu zen, Miriel beraren borondatearen eta Numenorreko legeen aurka, hurbileko senideen artean ezkontzerik uzten ez zutena. Orduan, zetrua hartu zuen, eta hondamendia iritsi zen Numenorrera, erregea boteretsua zen arren, Sauronek bultzatua, Melkor gurtu eta Aman konkistatzen saiatzera ausartu baitzen, Numenorren Erorketa eragin zuena.

Tar-Palantir izan zen Nimloth zuhaitza ihartzean, Numenorreko errege leinua berarekin amaituko zela iragarri zuena


Aurrekoa
Ar-Gimilzôr
Elrosen etxea, Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 3177-3255
Ondorengoa
Ar-Pharazôn