Tar-Surion

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Surion, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Tar-Anarionen semea. Eguzkiaren Bigarren Aroko 1257. urtean jaio zen, Numenor uhartean.

Zetrua, 1394. urtean jaso zuen, bere aitaren eskutik, honela, Numenorreko bederatzigarren errege bihurtu zelarik. Tronua, bere alaba nagusia zen Tar-Telperiëni eman zion 1556an eta 1573an hil zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numenorreko erregeek, euren quenya hizkuntzako tituluak, sorreratik hartzen zituzten, handik urte askotara, Ar-Adûnakhôrrek, hogeigarren erregea izan zenak, erresuman elfoen hizkuntzak erabiltzea debekatu zuen arte, eta bere titulua adunaikoz hartu zuen, Numenorreko hizkuntzan. Surion izena, modu ezberdinetan interpreta daiteke, izena osatzen duten hitzen esanahiaren arabera.

  • Sur- "surinen" bezala agertzen da "Namarië olerkian, eta haizea esan nahi du.
  • "Haizea", vaiwa hitzarekin ere izenda daiteke, eta, beraz, Tar-Vaivarion emango luke.

Beraz, izenak, "Haizearen Semea" edo "Jatorri ezezagunekoa" esan nahiko du.


Aurrekoa
Tar-Anarion
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 1394-1556
Ondorengoa
Tar-Telperiën