Taras Shevtxenko
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Taras Hryhorovytx Shevtxenko | |
| Jaio | 1814ko martxoaren 9a (J.e.. otsailaren 25) | |
| Morintsy, Kieveko gubernia (Errusiar Inperioa) | ||
| Hil | 1861eko martxoaren 10a (J.e.. otsailaren 26) | |
| San Petersburgo (Errusiar Inperioa) | ||
Taras Hryhorovytx Shevtxenko (ukraineraz: Тара́с Григо́рович Шевче́нко) (Morintsy, Kieveko gubernia, Errusiar Inperioa, gaur egun Txerkasiko oblasta, Ukraina, 1814ko martxoaren 9a - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia, 1861eko martxoaren 10a) ukrainar poeta, margolari eta humanista izan zen . 1840an, Kobzar abesti herrikoian oinarrituriko lehen poema-bilduma eman zuen argitara. Hurrengo urtean, Haidumakiarrak poema epikoa idatzi zuen. 1846an "Zirilo eta Metodio anaidia", morrontzaren aurkako eta gizartearen berdintasunaren aldeko ezkutuko elkartearekin bat egin zuen. 1847ko apirilean atxilotu eta Kaspiar itsasoaren aldera deportatu zuten 1857ra arte[1]. Ukrainar literaturaren aitatzat hartu ohi da. Bere obra nagusiak Naimichkha, Zapovit (1845), Hamalija (1844) eta Maria (1859) dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Shevchenko, Taras Encyclopediaofukraine.com